OSTALARITZA

Real Club Jolasetak zerbitzu-eskaintza oso bat jartzen du bere Bazkideen esku bere ostalaritza atalean. Bazkariak egunero, eguneko eta asteburuko menuarekin; dastatzeko menua ostiral eta larunbateko gauetarako; eta, gainera, kafetegi-zerbitzu iraunkorra eta askarien karta.

Neguko ordutegia
  • Astelehenetik ostegunera, 11:00 – 22:00
  • Ostiral eta larunbatak, 10:00 – 2:00
  • Igandeak, 10:00 – 22:00.
Udako ordutegia
  • Astelehenetik ostegunera, 11:00 – 23:00
  • Ostiral eta larunbatak, 10:00 – 2:00
  • Igandeak, 10:00 – 23:00

EGUNEKO MENUA

Eguerdian, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.

Hiru lehenengo plater, hiru bigarren plater eta hiru mahaiburu aukeratzeko, egunero aldatzen diren platerekin.

Halaber, badugu menu dietetikoa, eta zeliakoentzako ogia eskain dezakegu.
Menua ezin izango da aldatu, ezta zatikatu ere.

13,50€ (Ardo ondua, ura eta ogia barne sartuta)

EXEKUTIBOENTZAKO MENUA

Eguerdian, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.

Hiru sarrerako plater mahaian eta plater nagusi bat, arrain espezialitateen eta Jolaseta txuleta tradizionalaren artean aukeratzeko.

Menua mahai osoen arabera zerbitzatuko da.
Gomendatutako ardoen aukeraketa eskaintzen da.

25,00 € (ura eta ogia barne sartuta, edariak aparte)

ASTEBURUKO MENUA

Larunbat eta igandeetako eguerdian. Astebururako aukerarik onena.

Menu berezia, aukeratzeko lau lehenengo platerekin, lau bigarrenekin eta lau mahaiburuekin.

Menua ezin izango da aldatu, ezta zatikatu ere.

21,00 € (Ardo ondua, ura eta ogia barne sartuta)

DASTATZEKO MENUA

Ostiral eta larunbateko gauetan, jantokian.

Lau egile-plater eta –mahaiburu bat. Gutiziazko platerak, sortzaileak, zapore eta ehunduren konbinazio berriekin. Gure Ostalaritzaren proposamen berrituekin, sasoiaren arabera aldatuak.
Gomendatutako ardoen aukeraketa eskaintzen da janariarekin uztartzeko.

Gomendatutako ardoen aukeraketa eskaintzen da janariarekin uztartzeko.

20€ pertsona (ura eta ogia barne sartuta, edariak aparte)

ARRUEN ERRESERBA

Real Club Jolasetak ekitaldiak eta ospakizunak hartzeko aukera eskaintzen du, bere jantoki eta gizarte-aretoetan. Bataioak, lehen jaunartzeak, urtebetetzeak, jatordu familiarrak, enpresakoak…

JOLASTXIKI

8 urte arteko
Bazkideentzako Ekitaldiak

Ospa ezazu zure txiki-urtebetetzea Jolasetan! Txikienentzat prestatutako esparru bat, estalpeko eta aire zabaleko eremuekin, zabuekin eta jolasetarako esparru batekin. Askaria enkargatu ahal izango duzu, gogokoen duzun tarta aukeratu eta animazioa kontratatu (magia, dantzak, aurpegi-margolariak, pertsonaia animatuak…)

ARRAINONTZIA

9 eta 12 urte bitarteko
Bazkideentzako Ekitaldiak

Zure jaunartzea egun ahaztezina izan dadila. Bazkari familiarraren ostean, plan paregabe bat proposatzen dizugu. Arratsaldea Jolasetan pasatzea, askari gozo-gozo bat Arrainontzian konpartitzea eta instalazioa erabiltzea.

Zure lagun guztiak jolastera gonbidatu ditzakezu, Bazkide Ez direnak barne sartuta, gonbidatu bakoitzagatik 3 € ordainduz.

EL BÚHO

13 urtetik gorako Bazkide heldu eta gazteentzako ekitaldiak.

Nahi duzu jai bat antolatu, zure urtebetetzea ospatu, bazkari familiar bat edo enpresako bilera bat egin? Hontza da zure espazioa. Ostalaritza zerbitzuarekin jatordu eta ospakizunetarako. Jai-areto gisa egokitu daiteke kontzertuetarako, edo hitzaldien areto gisa aurkezpenetarako edo enpresako bileretarako. Zure ekitaldia zeuk irudikatu duzun moduan antolatzen laguntzen dizugu.