KIROLAREN INGURUAN 1933AZ GEROZTIK ELKARTUTA

Real Club Jolaseta Neguriko erdigunean (Getxo) kokatutako kirol eta gizarte klub bat da. Izaera pribatukoa, Bizkaiko bigarren klub handiena da, Bazkideen kopuru aldetik -7.000 baino gehiago-, Athletic Cluben atzetik. Gaur egun, lau kirol atal ditu lehiaketa-kirolean: tenisa, belar gaineko hockeya, patinen gaineko hockeya eta padela. Halaber, baditu gizarte-kirolera zuzendutako beste diziplina batzuk: igeriketa eta fitnessa.

Real Club Jolasetak ITFren (ITF (International Tennis Federation) probetako bat hartzen du, beraren WTA eta FUTURE zirkuituetan. Gizonezkoen talde bat du Belar gaineko Hockeyko Ohorezko Maila nazionalean eta emakumezkoen talde bat Lehen Mailan; gainera, badu talde absolutu bat Patinen gaineko Hockeyaren Zilarrezko OK Maila nazionalean militatzen.

Padelari dagokionez, haren gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak maila nazionalean lehiatzen dira.

Gainera, kirolari olinpiko gehien prestatu dituen euskal kluba da –hamar baino gehiago-, eta gaur egun 1.150 ikasle ditu, adingabeak eta helduak, bere prestakuntzako Kirol Eskoletan.

Dena dela, Jolaseta familia-klub bat da beste edozeren gainetik. Kirol eta zerbitzuko hamarkadak klub batean, 1933an eratu zenez geroztik arrakasta lortu duena bere Bazkideen kirolaren praktika landu, bultzatu eta hobetzeari esker, gizarte eta giza harremanak haien guztien artean sustatuz.

KLUBAREN HISTORIA

1978
1953
1948
1944
1933
1903
1982
1990
2008
2011

1978

Jolasetako lehenengo Urteko Jaia ospatu zen, Klubaren ekitaldi esanguratsuena: irailaren lehenengo astean, ostiraletik igandera, bi mila Bazkide inguru biltzen ditu instalazioan, kirol, gizarte eta aisialdi jardueretan parte hartuz. Harrezkero edizioak egin dira urtero, gaur egun arte. 2018an, Klubak bere jaiaren 40 urteurrena ospatu zuen, Real Club Jolasetaren klasiko nagusietako bat.

1978

1953

Klubaren patinen gaineko hockeyaren pista berria sortu zen, eta Jolaseta patinaren kirolaren ordezkari gorena bilakatu zen Bizkaian, tokiko txapelketetan irabaziz eta Espainiako txapelketetara erregulartasunez iritsiz. 1977an, Jolaseta Patinen gaineko Hockeyaren Lehen Mailara iritsi zen, eta 1981ean Ohorezko Mailara; gertaera historiko bat izan zen, hori lortu duen euskal talde bakarra izan baita. 2000. urtean, mendearen hasierarekin, kiroldegi berria inauguratu zen. Bertan Jolasetak Ipar Ligako titulu batzuk metatu ditu, eta Maila Nazionaleko bi sasoitan aritu da.

1953

1948

Jaime Allende izan zen Joko Olinpikoetan parte hartu zuen Klubaren lehenengo Bazkidea, belar gaineko hockeyaren espainiar selekzioaren partaide gisa, Londres ‘48an. Geroago, beste hauek ere aritu ziren: Rafael Egusquiza (Erroma ’60), Juan Carlos Migoya (Erroma ’60), Jaime Echevarría (Tokio ’64), Julio Solaun (Tokio ’64 eta Mexiko ’68), Rafael Camiña (Mexiko ’68), Jorge Camiña (Munich ’72), Agustín Churruca (Munich ’72 eta Montreal ’76), Rocío Ybarra (Grezia ’04, Pekin ’08 eta Rio ’16) eta María López de Eguilaz (Pekin ’08 eta Rio ’16).

1948

1944

Belar gaineko hockey talde absolutua, Klubaren zelaia araudian ezarritako neurrietara egokitu ondoren, espainiar hockeyaren lehen mailan hasi zen jokatzen, eta, gainera, Espainiako 1944ko Txapelketaren finalera iritsi zen. Harrezkero, Jolaseta klasiko bat izan da beti nazio barneko maila eta txapelketa gorenetan, bai absolutuan eta bai behekoetan, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan.

1944

1933

1933ko martxoaren 22an, 35 bazkide fundatzailek Jolasteko Campos de Sport Sozietatearen lehenengo Gizarte-araudia erredaktatu zuten eta lehenengo Zuzendaritza Batzordea osatu zuten; era horretan, Jolaseta Kirol Sozietatea eratuta geratu zen kirol eta araudi aldetik. Tenis pistak hobetu egin ziren, nazioarteko txapelketak hartzeko, gizarte-eraikin berria eraiki zen, taberna eta jatetxearekin, eta belar gaineko hockey talde baten sorrera bultzatu zen. 1943an, Juan Borboikoak “Errege” bereizgarria erabiltzeko eskubidea eman zion Klubari, eta, hortaz, Real Club Jolaseta deitzen hasi zen.

1933

1903

Jolasetako Campos de Sport Sozietatea Neguriko Sozietatearen zelaiak ustiatzen hasi zen, gizarte-ikuspegi bikain bat zor baitzitzaion, hau da, bere jabetzako zelaien zati bat kirolaren praktikarako erreserbatzea. Zelaietan biltzen ziren zementuzko bi tenis pista, gurpildun patinen gaineko pista bat, aisialdira zuzendutako eraikin bat, futbol zelai itxi bat, tribunaz hornitua, Athletic Club eta Arenas Club de Gecho taldeek erabiltzen zutena.

1903

1982

Jolasetako lehenengo padel pista eraiki zen, Espainiako lehenengoetako bat, eta lehenengo gizarte-lehiaketak egiteari ekin zitzaion. Klubaren erreferentziazko kirolen artean azkar txertatu ondoren, Jolaseta parte hartzen hasi zen Espainiako Lehen Mailako Txapelketetan, eta kategoria horretan iraun zuen 2000. urtera arte. 1996an, Euskadiko Nazioarteko Txapelketa-Julio Alegría Kopa abiatu zen; berau Padel Pro Tourraren (PTT) aurrendaria izen zen, eta 2006eran iritsi zen Jolasetara.

1982

1990

Getxoko Emakumezkoen Nazioarteko Txapelketaren lehenengo edizioa egin zen, WTA (Women´s Tennis Association) zirkuituaren baitan, 25.000 $-eko sariekin. Txapelketa hori Getxoko Nazioarteko Tenis Txapelketa da gaur egun, eta Euskadiko tenis-ekitaldi nagusi bilakatu zen. Era horretan, 90eko hamarkadaz geroztik agerian geratu zen emakumezkoen kirolak Jolasetan zuen ospea. Jolasetak jarraitzen du Getxoko Nazioarteko Tenis Txapelketa antolatzen, 2011. urteaz geroztik, gizonezkoen kategoriarekin ere.

1990

2008

Real Club Jolasetak kirol elkarte gisa eratu izanaren 75. urteurrena ospatzen du, askotariko jarduerekin eta oroitzapenezko gala batekin. Martxoaren 27an, Juan Carlos I.a Erregeak audientzia pribatuan hartu zuen Klubeko Zuzendaritza Batzordea Zarzuela Jauregian. Harrera horretan gogoratu zuen 1969an Ohorezko Bazkide izendatu zutela, artean ere Printzea zelarik, eta baita monarkaren aitak -Bartzelonako Kondeak- Errege bereizgarria eman ziola Klubari 1943an.

2008

2011

Jolasetak, Bazkideen kopuru aldetik Bizkaiko bigarren Kluba handiena bilakatuta -haren aurretik Athletic Club soilik dago-, hazten jarraitzen du jarduera eta zerbitzuetan. Izen-emateen kopurua milatik gorakoa izatera pasatu zen Tenis, Padel, Belar gaineko Hockey eta Patinen gaineko Hockeyko Kirol Eskoletan, bai adingabeen kasuan eta bai helduen kasuan. 2011n, Jolasetak jaso zuen, Tenisaren Erregistro Profesionalaren aldetik (RPT), Espainiako Tenis Klub Onena dela egiaztatzen duen aitortza.

2011

INSTALAZIOAK

  • 11 tenis pista: estali gabeko 2 pista azkar eta lur zanpatuko beste 9 (estali gabeko 3, erdi estalitako 3 eta estalitako 3).
  • 7 padel pista. Estali gabeko 2 eta estalitako 5.
  • Belar gaineko hockeyan aritzeko zelai bat.
  • Kiroldegi bat patinen gaineko hockeyan aritzeko.
  • Igerileku-eremua, hiru ontzirekin: igeri egitekoa, balio anitzekoa eta haurrentzakoa.
  • Arauzko frontoi bat.
  • Gimnasioa.
  • Jatetxea, jantoki eta kafetegiarekin.
  • Gizarte-eraikin bat, adin guztietarako lokalekin: jai-aretoa, kartetan jokatzeko aretoa, ikasteko aretoa, areto ingelesa
  • Haur-kluba, Jolastxiki, 2 eta 8 urte bitarteko Bazkide gazteentzat.